Irakeko Kurdistandik Europara legez kanpo bidaiatu zuten etorkin-belaunaldiko kide gisa, motozikleta-ispiluekin egindako objektu bat bere sudurraren aurrean kulunkatuz, atzerriko lurraldean ibiltzeko esperientziaren itxurak egiten ditu Hiwa K-k.
“Egokitzapen-tresna” horrek organo eta zentzumenen luzapen gisa jokatzen du, kulunkatze-ekintza batean nahasiz artista eta ikuslea. Artistak kulunkatzen ari den objektua egokitzeko mugimenduak moldatzen dituen heinean, ikusleek euren pertzepzioa aldatu behar dute ispiluaren irudi nahasleei zentzua aurkitzeko ahaleginean. Horrela, Hiwa K-k “aurreirudi” deitzen dien bristadak jasotzen dituzte edo, zer norabidetan bidaiatzen ari garen jakin gabe, gure bidea aurkitzera behartzen gaituen etorkizun zalantzagarriaren zatiak.