16 mm-tik egindako transferentzia digitala
Pseudosphinx laster tximeleta bihurtuko diren su-beldarren edo, eskuarki (eta zantzu onean) sorgin deitzen direnen, izen zientifikoa da. Sorgin-tximeleta hauek hainbat mitori lotuta agertu ohi dira. Pseudosphinx-a zera da aldi berean: sphinx edo esfingea, asmakizunak planteatzen dituen munstro koniko ankerra, eta pseudo, artifiziala, faltsua, engainagarria, irreala, ametsezkoa eta mimetikoa. Pseudosphynx-ak bere esanahia ezkutuan dauka, erretinetan bere borrokaren inpresio haptikoa atzematen dutenek gordetako sekretua balitz bezala.
Agindutakoa: Instituto Moreira Salles, IMS-convida
-Filmografia:
Pseudosphynx (2020), Apiyemiyekî? (2019), Atomic Garden (2018), Olhe bem as montanhas/Look Closely at the Mountains (2018), Há terra! (2016), Occidente (2015), A Idade da Pedra (2013), Les mains négatives (2012), Entre temps (2012), Sacris Pulso (2007)
Estreinaldia Espainian
Ana Vaz
Ana Vaz (1986, Brasilia) artista eta zinemagilea da. Royal Melbourne Institute of Technology eta Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains-en hezia, Vaz SPEAP (Sciences Po, École des Arts Politiques) proiektuko kide ere izan zen. Bere lanak Tate Modern, Tabakalera, New Yorkeko Zinema Festibala, Torontoko Zinema Festibala, Videobrasil eta Cinéma du réel-en proiektatu dira.