PURA VIDA

Año2011 HelbideaPablo Iraburu, Migueltxo Molina GidoiaPablo Iraburu, Migueltxo Molina ArgazkilaritzaRaúl de la Fuente Produkzioa Marga Gutiérrez, Itziar García
Annapurnaren, munduko mendi garaienetako baten gailurretik gertu, gizon bat hilzorian zegoen.Haren sokadako lagunak abisua eman ondoren, erreskate lanak hasi zituzten, eta lan horietan hamar herrialdeko hainbat alpinistak parte hartu zuten.Pelikula honetan zehatz-mehatz azaldu dute erreskateak iraun zituen lau egunetan gertatu zena, protagonisten eskutik.Halaber, pelikulak erantzuten dio mundu osoko mendizaleen elkartasuna ikusitakoan sortzen zaigun galderari.Nor da gizon hori?Iñaki Ochoa de Olza Seguin, Himalaiako alpinistarik onenetako bat.Gailurrez haratago, Iñaki pertsona bikaina da.Eta hura salbatzeko erreskate lana eta haien bizitza arriskuan jarri zuen jendea ere apartekoak dira.Haien araua delako bizitzea.Dagoen modu bakarrean bizitzea:biziki eta zintzoki.

Pablo Iraburu, Migueltxo Molina

Pablo Iraburu bideoklipak, publizitate spotak, marrazki bizidunak, bideo instituzional eta korporatiboak eta fikziozko zinemako lankidetzak egiten hasi zuen bere ibilbidea.Arena Audiovisual ekoizpen etxea sortu zuen eta dokumentalak egin ditu Nazio Batuentzat, Espainiako Gobernuarentzat eta gobernuz kanpoko hainbat erakunderentzat, besteak beste: Manos Unidas, Medicus Mundi eta Ayuda en Acción. Halaber, dokumentalak zuzendu ditu Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Ekuador, Brasil, Venezuela, Txad, Boli Kosta, Madagaskar, Malawi, Tailandia eta Indian.Bere azken dokumental luzea da Nomadak TX. Dokumental hori Raul de la Fuente zuzendarikide zuela filmatu zuen India, Laponia, Sahara eta Mongolian.Nomadak TX saritu dute Donostia, Guadalajara, Durban eta Belfasteko jaialdietan eta Silverdocs jaialdian; gainera, azken 20 urteetako ikusleen pelikula gustukoen izendatu zuten Amsterdameko IDFAn.Gaur egun, Pure Life prestatzen eta Chinese Mona Lisa dokumentala garatzen ari da, Francisco Bello eta Tim Stenberg zuzendarikide dituela.
 
Migueltxo Molinak lan ugari egin ditu hainbat film luzeetan, besteak beste, honako hauetan: Savage Grace (protagonista Juliane Moore da), Mía Sarah, Girls Never Call, Americano, eta El Rancho de la Paloma.Gaur egun, zuzendari eta editore lanetan dabil dokumentalen ekoizpenean espezializatuta dagoen Arena Comunicación Audiovisual ekoizpen etxean; etxe horrek Iruñean dauka egoitza. 
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.