Antenne 2 telebista kateak galdera hau egin zien zinemagile batzuei: Zer da emakume bat? Agnes Vardak cine-tract (edo zinema panfleto) honen bitartez erantzun posible batzuk eman dizkigu. Hondo zuri baten aurren, hainbat emakumek hartzen dute hitza, feminitatearen inguruko mito zapaltzaileak salatzeko eta oraindik miatu gabe dauden aukerak eszenifikatzeko. Nola bizi dezakegu gure gorputza? Nola bizi dezakegu gure sexua?
Agnès Varda (Brusela, 1928ko maiatzak 30) zinemagilea eta European Graduate School ikastegiko irakaslea da. Bere pelikula, argazki eta instalazioak errealismo dokumentalaren arlokoak dira eta gai feminista eta sozialak lantzen ditu, esperimentu moduan. Vardaren pelikulak Rive Gaucheko zinema mugimendukoak dira; mugimendu horretan daude, baita ere, Chris Marker, Alain Resnais, Marguerite Duras, Alain Robbe-Grillet, Jean Cayrol eta Henri Colpi.
Filmagintza hautatua
Cléo de 5 à 7 (1961)
Le bonheur (1965)
L'une chante, l'autre pas (1977)
Daguerréotypes (1975)
Sans toit ni loi (1985)
Les cent et une nuits de Simon Cinéma (1995)
Les glaneurs et la glaneuse (2000)
Les plages d'Agnès (2008)