Ekoizleak: Pirenaika y Tractora Koop
Kameraria: Álvaro Sau Razkin
Etalonajea eta ekoizpen laguntzailea: Irati Gorostidi Agirretxe
Kolaboratzailea(k): Fundació Joan Miró, Tabakalera Centro Internacional de Cultura Contemporánea, Azala, S8 Input, Arkulagunak, Arcocaza Álaba, Núcleo Zoológico de Tuesta, Parque Natural de Valderejo.
Zuzendarien webgunea: http://gerardortincastellvi.work
Garai batean menderatzen zituen lurretan bizitzeari utzi dio otsoak eta inguraketaren bidez soilik hurbil gaitezke otsoarengana orain; otsoentzako tranpen hondarren bidez, Estatu Batuetatik inportatutako harrapakari gernuaren bidez, hegazti sarraskijaleak elikatzeko hondakindegiaren bidez eta animalien erreplikei tiro egiten dieten arkularien bidez. Harrapakariaren desagerpenaren ostean, lurralde bateko oreka ahulari buruzko kontakizuna da Reserve, non gizakien eta gizaki ez direnen arteko bizikidetza konplexuak ekosistema antropogeniko nabarmena eragiten duen.
Gerard Ortín Castellví
Gerard Ortín Castellví (1988, Bartzelona) Londresen bizi da eta lan egiten du. Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, MFA Amsterdameko Sandberg Instituut-en eta Artists' Film and Moving Image arloko MA Londresko Goldsmiths University-n; azken horretan doktoregoa egiten ari da gaur egun. Erakusketak egin ditu hainbat lekutan: Fundació Joan Miró (Bartzelona), Tabakalera (Donostia), Stedelijk Museum Bureau (Amsterdam), Office for Contemporary Art (Oslo), Open (Reykjavik), Seager Gallery (Londres), Vitrine (Londres). Bere lanak hainbat lekutan proiektatu dira: LUX (Londres), Anthology Film Archives (New York), Zumzeig Cinecooperativa (Bartzelona) edo Numax (Santiago Konpostelakoa). Bartzelonako Estrany-de la Mota galerian lan egin du eta sarritan kolaboratzen du artisten eta zinemagileen Tractora kooperatibarekin.