Retrato de Mondongo

Año2024 Iraupena121 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaGaztelera HelbideaMariano Llinás MuntaketaIgnacio Codino Produkzioa Laura Citarella

Mundu mailako estreinaldia

 

Zuzendariak film honen sinopsia ez idaztea erabaki du.

Erretratu zinematografikoa. Une jakin batean, hauxe idatziko du zinemagileak ordenagailuko pantailan: «Erretratu oro autoerretratua da». Ez dago nartzisismo arrastorik esaldi horretan, datu tekniko bat baino ez: erretratuek eremuz kanpoko bat dute, eta zineman, mugimendua gehitzen zaio eremuz kanpoko horri. Erretratugileak ez du bere subjektibotasuna islatu beharrik erretratatuan, garai bateko modu piktorikoan. Eremuz kanpokoaren presentzia hutsak erretratatuaren eta erretratugilearen posizioak bata bestearen mende jartzen ditu, bata besteari lotzen. Gutxienez bi pertsona behar dira film bat egiteko.

Retrato de Mondongon, argentinar artista bikote bat dira erretratatuak, Mondongo kolektiboko kideak eta erretratugile profesionalak. Horregatik, erretratua egiten saiatu den zinemagileak biziki negoziatu behar izan du. Adiskidetasun harreman bat haustea ere eragin dezake erretratu batek, eta erretratugilearen eta erretratatuen artean egon behar duen loturaren –horregatik hautsi daiteke– beste froga bat baino ez da hori.

Manuel Asín

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.