Zine abstraktuaren edo musika bisualaren multzoko pelikula da.Eguneko erritmoak forma geometrikoekin irudikatu zituen.Joan den mendeko hogeigarren hamarkadako zinemaren abangoardiako eredu batzuk eguneratu zituen, artisau erara, modu eraginkor eta ikusgarrian.
Domenec Jimenez Bartzelonan jaio zen, eta estatuko zinema amateurreko aitzindarietako bat izan zen.Delmiro Caralt eta Josep Maria Galceranekin batera “boloen hirukotea” osatu zuten; izan ere, boloak egiten zituzten Kataluniako herrietan, filmak jartzen zituzten bitartean.Olerkaria, marrazkilaria, diseinatzailea eta argazkilaria izan zen. Kolora argazki kamera asmatu zuen eta 9,5 eta 16 mm-ko pelikulak errebelatzeko laborategi bat zuzendu zuen Bartzelonako Katalunia plazako sotoetan.Gainera, zinemari buruzko kritikak eta teoria idatzi zituen eta hiru hileko Cinema Amateur aldizkaria zuzendu zuen.
Filmagintza hautatua
Fums de glòria (1932)
Ritmes d’un dia. Simfonía d’imatges (1933)
Reflexes (1933)
Ombres. Sinopsi del film (1935)
El hombre importante (1935)
Laguntzailea: