Warning: Undefined array key 2 in /expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 46
Año2010Iraupena101'HelbideaPatrick KeillerGidoiaPatrick KeillerArgazkilaritzaPatrick KeillerMuntaketaPatrick KeillerProdukzioa
Keith Griffiths
Bideokamera zahar batekin Oxfordshire eta Berkshire inguruan (Ingalaterra hegoaldean) noraezean ibiltzen den ikasle xelebre eta bihurri baten bidaia da.Kontalariak dio (kontaketa gero erantsi diote irudiei) Robinson Edgcotteko kartzelatik atera dela duela gutxi eta presondegitik gertuen zegoen herrira heldu dela, inguruari begiratzeko leku baten bila.“Robinsonek uste zuen paisaiari zehatz-mehatz begiratzen bazion, gertakari historikoen oinarri molekularraren berri jasoko zuela eta etorkizuna ikusteko gai izango zela.Uste zuen, baita ere, gizakiak ez ziren izaki batzuekin komunikatzeko gai zela, eta izaki horiek planeta salbatzen lagunduko ziotela”.Zinema pentsalariak egindako saiakera honen atzean daude munduko krisi ekonomikoa, Afganistango gerra eta klima aldaketa.
Zinemaldiak
Festival de Cine de Venecia; 54th BFI London Film Festival; New York Film Festival; Vancouver International Film Festival.
Gehiago irakurri
Patrick Keiller
Patrick Keillerrek (Blackpool, Erresuma Batua, 1950) Arkitektura ikasi zuen Londresko University College delakoan, baita Arte Ederrak ere Royal College of Art ikastegian.Bere lehen ikus-entzunezko instalazioak Tate Galleryn jarri zituzten ikusgai 1982an.Bere lanik garrantzitsuenak dira London (1994) eta Robinson in Space (1997), 35 mm-an egindako film luzeak; bigarrena Erresuma Batuko paisaiari eta geografia ekonomikoari buruzko azterlan bat da.2000. urtean amaitu zuen Dilapidated Dwelling grabatzez; dokumental horretan Britainia Handiko etxebizitzaren gaia aztertu zuen.Bere azken lanetako bat da Londres, Bombay (2006), 30 telebista pantailekin egindako instalazio handinahitsu bat: pantaila horietan Mumbaiko Chhatrapati Shivaji tren geltokia, munduko hirugarren tren geltoki ederrena, agertzen da; geltoki hori, izan ere, Gizadiaren Ondare izendatu zuen Unescok 2004an.Robinson in Ruins (2010) London (1994) eta Robinson in Space (1997) pelikulen sailaren jarraipena da.
Filmagintza
Stonebridge Park (1981)
Norwood (1983)
The End (1986)
Valtos (1987)
The Clouds (1989)
London (1994)
Robinson in Space (1997)
The Dilapidated Dwelling (2000)
Robinson in Ruins (2010)
Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:
Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.
Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.
Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.
Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.
Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia. "Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea. Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera. Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.