Rochers de la Vierge

Año1896 Iraupena3 min. HelbideaAuguste Lumière, Louis Lumière GidoiaAuguste Lumière, Louis Lumière ArgazkilaritzaAuguste Lumière, Louis Lumière

Negatiboa Lumière. Film mutua

Zinematografoaren magiak ia asmatu orduko argitu zuen Ipar Euskal Herria. Lumiere anaiek 1895ean egin zuten haien filmen lehen emanaldi komertziala, Parisko Kaputxinoen bulebarreko Grand Cafen. Asmakizun berri hura 1896ko udaran heldu zen Biarritzera, eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiara geroxeago. Lehenbizi Rochers de la Vierge filmatu zuten: kamerek 1896ko ekainean egin zituzten hartualdi batzuk Biarritzeko paraje ospetsu horretan, Lumiere anaien asmakizuna aurrenekoz erakutsi baino lehen. Bide-erakusle izan ziren beste filmazio batzuen berri ere badugu: Hugensek 1896ko uztailean egindako hartualdiak, Antonio Salinasek 1897an Gasteizko Plaza Zaharrean egindakok eta Jose Maria Obregonek 1897an Bilbon egindako grabazioak, esate batera. Dena den, Rochers de la Vierge baino ez zaigu heldu gaurdaino. Haren lehengusu den film bat ere jarriko dugu, urte gutxi batzuk geroago egindakoa, Biarritz Port Vieux, alegia, non nabarmentzen den, berriz ere, zinemaren hasierako interesa gauzen mugimendua harrapatzea zela.
Hona hemen Lumiere anaien ohar bat: “Biarritz ondoko harkaitz hauek oso ezagunak dira. Eszenan ikusten da itsaso zakarrak harkaitzak nola jotzen dituen. Ez dago pertsonaiarik”.

Auguste Lumière, Louis Lumière

AUGUSTE MARIE LOUIS NICOLAS LUMIÈRE
(Besançon, 1862 – Lyon, 1954)
LOUIS JEAN LUMIÈRE
(Besançon, 1864 – Bandol, 1948)

Zinematografoaren asmatzailetzat hartuak, nahiz eta aurretiaz irudiak mugimenduak proiektatzeko prozedurak egon, Lumière anaiak 1895eko abenduaren 28an pasa ziren historiara Parisko Grand Café del Boulevard des Capucines bulebarrean film baten lehenengo proiekzio publikoa antolatzean. Egun horretan asmatu zuten ofizialki zinema. Eta dokumentaletik abiatuz egin zuten, eguneroko bizimoduko agerraldiak filmatuz, horien artean, Salida de la fábrica Lumière, Llegada de un tren a la estación de la Ciotat edo El regador regado. Lumière anaiek zinemaren ahalmen ekonomikoak gaitzetsi bazituzten ere, ez zioten mundu osoan zehar filmatzeari utzi, 1903tik aurrera, bakoitzak bere bideari ekin zion arte.

Filmografia:

La salida de los obreros de la fábrica Lumière (1895)
La pesca de los peces rojos (1895)
El desembarco del Congreso de Fotografía en Lyon (1895)
Los herreros (1895)
La merienda del bebé
(1895)
La demolición de un muro (1895)
El regador regado  (1895)
Llegada de un tren a la estación de la Ciotat (1895)
El mar (1895)
El salto a la manta (1895)
Partida de cartas (1896)

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.