Zinemagile gazte(?) bat aiton-amonen etxera itzultzen da bideo-erretratu bat egiteko asmotan. Hori baita zinema, ezta?
Xacio Baño
Xacio Bañok (Xove, Lugo, 1983) Leongo Unibertsitatean ikasi zuen zinematografia, eta muntaian espezializatu zen. Lehenbiziko etapan film laburrak egin zituen, Estereoscopía y Anacos, esperimentaletik gertu dauden fikzioak. Ondoren, fikzioz kanpoko munduan barneratu zen, Entre el relámpago y el trueno bisagra-lanarekin. 2014an, Locarnon Ser e voltar lana aurkeztu zuen, eta hortik aurrera beste jaialdi askotan, Mar de Platakoan, adibidez, eta sari hauek jaso ditu: Canal+ saria; epaimahaiaren aipamena Clermont-Ferranden; Ikusleen Saria eta epaimahaiaren aipamena L’Alternativan; ASECAN Saria; eta epaimahaiaren aipamena Alcancesen. 2015ean bigarren aldi egin zuen Locarnon, Eco lanaren estreinaldiarekin; lan hori hautatu zuten Sevillako, Valdiviako eta Zinebi jaialdietan, eta azken honetan Lan Nazional Onenaren Saria jaso zuen. Gaur egun bi pelikula luzetan ari da lanean: Trote (honetarako egoitza artistikorako beka bat jaso du Donostiako Tabakaleran); eta Ana y el futuro, finantzanbideak lortzeko prozesuan dagoena.