16 mm-tan filmatuta Roben Bolex kamerarekin, oso film intimoa da, hain intimoa ezen 2017an erabaki bainuen Lucas Todd Wheeler nire semea ezagutzen ez zuen inork ez zuela ikusiko. Robek nire nahia errespetatu, eta ez zuen lanaren kopiarik egin; bideo baterako esteka bat jarri zigun eskura, senideek eta lagunek beste inork ikus ez zezan. Robek bere buruaz beste egin ondoren, erabaki nuen sentitzen dugun minaren adierazpide zoragarria zela filma, baina, ez bakarrik Lucasengatiko mina, baina mundu osoarengatikoa ere, hainbeste argi galdu baitugu, eta esteka nonahi hedatu nuen.
Robert Todd
Robert Todd (1963-2018) oso sortzailea eta errukibera zen, eta emozio sakon-sakona adierazten zuen filmen bidez. Zinegile emankor-emankorra, mentore eta hezitzaile arduratsua, gauza miragarri ilunen margolaria eta musikaren prodijioa izan zen. Bere filmek oso eragin handia izan zuten nazioarteko komunitate zinematografiko esperimentalean, mundu naturalaren konplexutasun sakona besarkatu eta barneko nia islatu baitzuen, askotariko ispiluen bidez batzuetan.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 161
"> Zerrendara itzuli