Manuel Asín
Berrogei urtetik gorako denboraldian zehar, Jorge Oteizak harriekin eta metalekin markatu zituen kultura aldetik kritikoak ziren lekuak, mapako puntu sentsibleak. Oharkabean, estatuak jarri zituen paisaiako talaia eta aurrealdeetan, zaintzeko eta babesteko ikur moduan. Francisco Javier Sáenz de Oíza arkitekto eta lagunak azkenean Altzuzako etxea eraiki zion, dorrea, babeserako gotorleku gisa.
“Geldirik dagoen zerbaiten, estatuaren, eta mugitzen diren gauza askoren arteko harremana. Argia ez ezik, jendea eta natura ere. Mugimendu orokorrak estatuari bizitza emateaz gain, hori guztia aurreikusita, Oteizak estatuari emandako bizitza aurkitzen du. Estatuak, nolabait esateko, funtzionamenduan ikusten ditugu; Oteizak, kontu handiz, zerbaiterako ezarri zituen leku horietan, eta funtzio hori betetzen ari dira orain”. (Paulino Viota)