16 mm-tik egindako transferentzia digitala
Babesleak: Negativeland Lab and bh103a/gutter film residency at UVA
"Esaten dute ekaitz bat datorrela honantz, baina oraindik zain gaude. Bizitzak aurrera jarraitzen du Hong Kongen, gizalegearen aztarnak oroitzapenaren leku bihurtzen diren bitartean. Dekorazio egiturek natura imitatzen dute eta, noizean behin, gaizki funtzionatzen dute, ikuskizun arrunta ohartarazpen seinale bihurtuz. Argiak zerbait esan nahi digu, baina ezin du transmititu; pazientzia proban jarri beharko da, berriz ere"— Simon Liu
- Filmografia:
-force- (2020), Happy Valley (2020), Signal 8 (2020), E-Ticket (2019), Fallen Arches (2018), Star Ferry (2018),
Sneyd Green (2016), Donkey Riding (2014), Afternoon In (2014), Ditchwork (2012), Flyer Boy (2009)
New York Film Festival, International Film Festival Rotterdam, Cinéma du Réel, RIDM, IndieLisboa
Simon Liu
Simon Liu (Hong Kong, 1987) artista bat da, zeinaren lanaren ardatza den bere sorlekuko, Hong Kongeko, bilakaera azkarreko psikografiaren katalogo liriko baten eraikuntza, forma dokumental alternatiboak, eguneroko abstraktuen filmak, kanal anitzeko bideo instalazioak eta 16 mm-ko proiekzio performanceak baliatuta. Liuren obra mundu osoko zinemaldietan eta museoetan aurkeztu da, esate baterako New Yorkeko zinema jaialdian, Torontoko nazioarteko zinema jaialdia, Sundancen, The Shed jaialdian, M+ museoan, eta, aurki, bakarkako aurkezpen bat egingo du MoMAn, Modern Mondays sailean.