DCP
Sisters with Transistors musika elektronikoaren emakume aitzindarien historia zoragarria da, makinak eta beren teknologia askatzaileak bereganatu zituzten konpositore haiena, gaur egun produzitu eta entzuten dugun musika erabat aldatu zutenena. Filmak musika elektronikoaren historia berri bat azaltzen du makinekin egindako esperimentu erradikalek musikaren mugak birdefinitu zituzten ameslarien bitartez, besteak beste, Rockmore, Daphne Oram, Bebe Barron, Pauline Oliveros, Delia Derbyshire, Maryanne Amacher, Eliane Radigue, Suzanne Ciani eta Laurie Spiegel-en bitartez.
Babeslea: The BFI’s Film Fund
- Filmografia:
Sisters with Transistors (2020), Constellations (2013)
SXSW I CPH:DOX I Sheffield Doc/Fest
Lisa Rovner
Lisa Rovner artista eta zinemagile frantziar-estatubatuarra da, eta Londresen bizi da. Bere filmak artxiboekiko duen mirespenetik sortzen dira, baita politika eta filosofia zinema-ikuskizun bihurtzeko azpiko asmotik ere. Rovner panorama internazionaleko artista eta marka errespetatuenekin aritu da elkarlanean: Pierre Huyghe, Liam Gillick, Sebastien Tellier, Maison Martin Margiela eta Acne, besteak beste. Gaur egun, artearen munduaren inguruko komedia episodiko bat eta arkitektura iraultzailearen inguruko telesail bat garatzen ari da.