Gutun bat pertsona maite bati, atzerritik. Berri baten aurrean izandako erreakzioak eta horrek eragindako zalantzek bultzatuta, errealizadoreak irudiak eta soinuak biltzen ditu, memoria eta komunikazio falta zalantzan jartzeko.
Jaime Guerra
Jaime Guerrak fotografia zuzendaritzako ikasketak egin zituen Bartzelonan, eta saiakera zinemako master bat egin zuen EICTVn (Kuba). Argazkilaritza irakaslea da Altos de Chavóneko Zinema Eskolan (Dominikar Errepublika). Argazki liburu bat argitaratu du, Imágenes a la Deriva (2018), eta argazki zuzendaria izan da fikzioan nahiz dokumentaletan.