Submarino volador

Año2022 Iraupena24 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaGaztelania HelbideaLucas Zacarias ArgazkilaritzaSusel Legón MuntaketaLucas Zacarias, Susel Legón SoinuaJosé Carlos Valencia, Saulo Adrián Produkzioa Lucas Zacarias, Katia Ricardo Oliva, Frank Fernández Carvajal JaialdiakFestival Premiers Regards 2023, Brooklyn Sci-Fi Film Festival 2023

Estreinaldia Espainian

 

Jonathan izeneko mutiko baten familiak bere fantasia egia bihurtzeko erronkari ekinen dio: garbigailu zahar bat hartuta, denboran bidaiatzeko gai den urpeko ontzi hegalari bat sortuko dute.

Kartoizko kaxak, aluminio papera, josteko haria eta garbigailu industrial baten danborra. Horiexek dira, besteak beste, zientzia-fikzio berezi horren artea osatzen duten materialetako batzuk. Zientzia-fikzio horrek “Kuban espazioan eta denboran arrakala bat irekitzea” du helburu, egungo egoeratik atera eta imajinatutako etorkizun batean pentsatzeko.
 
Filmak etorkizunari so egiten dio, baina bere orainean datza bere samurtasunik handiena: irudimenaren indarra eguneroko keinuan baliatzea da xedea, zerbait material eta erreal bihurtzea, eta, jakina, komunitatean egitea. Familia osoak parte hartzen du urpeko ontzi hegalari bat egiteko balentrian, Jonathan, etxeko txikia, hegan egiten has dadin eta zoriona lor dezan. Poz hori, agian, ez da horrenbeste leku ezezagun edo artifizial batera iristea, baizik eta familiartekoen lanaren ahalegin eta konplizitatearekin gauzatu ahal izatea, familiartekoek duintasunez eta konplizitatez helarazten baitiote menderatzen dutena.
 
Nork irakasten dio nori? Nork gozatzen du gehiago fantasiaren engranajeaz? Jonathan txikiak ala inguruan dituen helduek? Filmak haurtzaroaren eta heldutasunaren arteko muga desegiten du, eta, isilpean, inozentziaren boterea eta utopiaren nolabaiteko ideiari osorik eustearen premia gogorarazten dizkigu.

Anna Brufau

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.