Teléfono, Navidad

Año2022 Iraupena14 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaGaztelania HelbideaMalena Zambrani GidoiaMalena Zambrani MuntaketaMalena Zambrani SoinuaSantiago Haddad

Nazioarteko estreinaldia

Gabonen aurretik, Babyk (84 urte) eta bere seme Juliok telefono deiak egin dizkiete senideei eta lagunei, etxeko telefono finkotik.

 

Batak eta zeroak, baiak eta ezak, askorentzat erregai baliotsu bihurtu diren honetan, «informazioa» deitzen diogun horren iturriak ikusarazten dizkigu Malena Zambranik. Zein da abiapuntua? Barregarria eman dezakeen egoera bat: ama baten eta bere semearen zoriontze dei konpultsiboak, telefonoaren mende daude, agian beren mendekotasunaren gailurra izango den egunean: Gabon gauean. Jai sinbolismoa gailentzen da, horrek sentimendu mailan mobilizatzen duen guztiarekin. Bada giro bat filmak atzematen duena, barrea baina ez iseka, baizik eta alaitasun eta alaikeria moduko bat (erregistro arraroa eta zaila). Filmaren gaia, aisialdirako telefonoa, apetatsua bezain subertsiboa irudituko zaigu, filmak asmatu egiten baitu erakusten, esan gabe eta inolako hotsanditasunik gabe, azken hamarkadetan telefonoaren pribatizazioa zenbateraino bihurtu den gure mendekotasunaren eta morrontzaren ardatz. Hori zelaitik kanpo ikus daiteke, edo, hobeto, ispiluan. Filmak graziaz eta sotiltasunez erreparatzen dio beste batzuei antzemanezina edo txikia irudituko litzaiekeenari. Ispiluek egiten dutena da alderantzikatua ez dirudiena alderantzikatu: Babyk eta Juliok hainbesteko gehiegikeriaz erabiltzen duten telefonoa ez da egungoa, haren erabilera zaharkituak gureak baino are neurrigabeagoak izan daitezke (jende gehiagori deitzen diote, urrunago, eta inork ez du inoiz berekin hitz egiten —«komunikatzen» ari dira—). Deiak beti kiribil zentrifugoan doaz berentzat, beren etxetik mundura. Ispiluan ikusteak, konparatzeak, hunkitu eta pentsarazi egiten digu. Telefonorako mahaitxoa dagoen korridoreko leku estu hura ez da Malenarentzat Flahertyentzat edo Murnaurentzat Hego poloa edo itsasoak izan zirena baino txikiagoa.

Manuel Asín

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.