Edizioa: Elvira Sánchez Poxon eta Christian Bagnat
Nazioarteko estreinaldia
Nahiak, ametsak, etorkizuneko proiektuak: egunero ozen esaten dituzte, sorginkeria balitz bezala. Etorkizun horren erregistroa poliki-poliki egiten ari da, gauez-gau. Cuencan (Espainia) finkatuta dagoen eta guaranieraz mintzo den Paraguaiko komunitate baten bizitzaren kronika zinematografikoa. Esperientzia sare horretan, existitzearen antzekoa da filmatzea.
Ametsa izango da agian gaueko benetako lana, eta gaua, berriz, orainaz, iraganaz, etorkizunaz eta asmatua den guztiaz egindako ore horri forma ematen zaion unea. Adimenaren lana, hura ikusten ez dugunean. Hori da, —hain zuzen ere—, lana ez den guztia, aisialdia baizik, benetan librea eta jakin-minez betea. Tembiapo pyhareguak Cuencako komunitate migratzaile baten gauei egiten die lagun (batzuetan egunak dira, gaueko une espiritualak), Paraguaitik etorritako pertsonak, guaranieraz hitz egiten dutenak, euren artean eta filmarekin. Era askotara egiten die lagun, gertakari moduan. Badira errege-erreginek gatibu hartutako hegaztien istorioak, hamabost urteko neskatilak, desfileak, lehen amodioko uneak, migrazioaren kontakizuna paisaiarekin bat egiten duten atalak, espazio propio batera itzultzeko irrikak…, filmak milaka formatan pentsatu nahiko balu bezala planoa izateko, milaka modu baitaude etxetik urrun egoteko ere. Migrazioarekin gertatzen dena da denbora guztian gertatzen dela, eta amaierarik ez duen kontakizuna dela, bizitza bikoiztu eta bitu egiten baita: bizitza han, batzuetan mamu bat bezala egoten dena; bizitza hemen, pixka bat besteratua bizitzen dena, ikusezina izateko arriskuan. Bada amets komun bat, baina makina bat aldaketa dituena: itzultzea. Eta gero? Amesgaizto larri izan daiteke amets hori. Filma da amets hori, gau argitsua, artifiziala, demokratikoa.
Lucía Salas