Hegaldiaren bezpera. Pelikulak hiri zahar batetik (Uzupis), beste zaharrago batera (Vilnius) eramango gaitu hondamendia ikustera, baina gainbehera historiko hori lehen planoan soilik ageri da. Arunas Matelis-en maisutasunak atzean gordetzen du zerbait aireratuko denaren sortasuna-hurbiltasuna; ez dakigu zer. Haren zinema, haren herrialdea, bi gauzak? Aurretiko tentsio horrek du oraindik lurrean dagoen lehen Ícaroren grazia. Arunas Matelis-en lehen dokumentala da, Lituaniako independentziaren urtean filmatua, haren herrialdeko zinemagileak kontakizunaren kargaz gabetzen direnekoa. Soilik begiradarekin kontatu nahi dute.