16 mm-tik egindako transferentzia digitala
The American Sector filmak zatikako errepide-bidaia batean zehar gidatzen ditu ikusleak, Estatu Batuetan zehar monumentu publiko gisa instalatu dituzten Berlingo Harresiaren hainbat zati deskubrituz. Berrogei kokapen baino gehiago bisitatuz, inportatutako monolito hauei buruz jendeak kontatzen dituen istorioak elkartzen ditu filmak, artefaktuek iragana eta oraina nola lotzen dituzten atzemanda.
- Filmografia:
Courtney Stephens
Perfect Fifths (2021), The American Sector (2020), Mixed Signals (2018), Labial Quintet (2017), Mating Games (2017), Ida Western Exile (2014)
Pacho Velez
Searchers (2021), The American Sector (2020), The Reagan Show (2017), Mr. Yellow Sweatshirt (2017), Manakamana (2013), Bastards of Utopia (2010)
Berlinale, San Francisco International Film Festival, AFI FEST, DocAviv
Estreinaldia Espainian
Courtney Stephens, Pacho Velez
Courtney Stephens ez-fikziozko zinemagile esperimentala da, eta bere obrak hizkera eta geografia ditu oinarri. Fulbright beka bat lortu zuen, Indian, eta, horren aurretik, Terrence Malicken laguntzaile aritu zen.
Pacho Velezek ez-fikziozko filmak zuzentzen ditu. Manakamana bere lehen film luzeak Urrezko Lehoinabarra saria lortu zuen Locarnoko Zinema Jaialdian. Pachok MFA jaso zuen CalArts-en, eta zinema-produkzioa irakasten du The New School-en (Nueva York).