THE BALLAD OF GENESIS AND LADY JAYE

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Vimeon zuzenean ikusteko.
Año2010 Iraupena72 min. HelbideaMarie Losier MuntaketaMarie Losier Produkzioa Marie Losier, Steve Holmgren Web-orriahttp://www.balladofgenesisandladyjaye.com

Estreinaldia Espainian

Maitasun istorio bat, maitasunak eta arteak aldaketak eragiteko daukaten ahalmenaren fede ematen duten bi bizitzen erretratua.Filmak musikaren eta artearen munduan azken 30 urteetan izan den pertsonaia berritzaileenaren, Genesis P-Orridgeren, bizimodu liluragarri eta misteriotsuaren barru-barruko xehetasunak azaltzen ditu.Genesis P-Orridge COUM Transmissions, Throbbing Gristle eta Psychic TV talde ospetsuen sortzailea da; musika industrialaren aita dela ere esaten dute, musika elektronikoaren eta rockaren izaera aldatzeko daukan ahalmenagatik.Muga artistikoak zalantzan jartzeaz gain, musikari britainiarrak bere mugak ere desafiatu ditu: sexua aldatzeko hainbat ebakuntza egin dizkiote, edertasunaren eredutzat daukan Lady Jayeren modukoa izan nahi duelako. Lady Jaye (Jacqueline Breyer) Genesis P-Orridgeren emazte izan zen ia 15 urtean. Losierrek edertasun, duintasun eta mirespen kontzeptuak berrasmatzen dituen muturreko kontzientzia erromantiko baten esentzia harrapatu du.
Zinemaldiak
FORUM; Berlin Film Festival

Marie Losier

Marie Losier Frantzian jaio zen 1972an, orain New Yorken bizi da eta zuzendaria eta zinema zikloen komisarioa da.Literatura ikasi zuen Nanterreko Unibertsitatean, eta Arte Ederrak New Yorken.Losierrek abangoardiako zuzendari, musikari eta musikagileen gaineko pelikulak egin ditu, besteak beste hauei buruzkoak: Mike eta George Kuchar, Guy Maddin, Richard Foreman, Tony Conrad eta Genesis P-Orridge.Artisten bizitza eta lana esploratzen ditu eta bere filmak apetatsuak, poetikoak eta ezohikoak dira; Guy Maddinen arabera, gaur egungo erretratu pelikula “eferbeszente eta benetakoenak”.Losierrek Berlin, Rotterdam, Bafici eta Tribecako jaialdietan parte hartu du, eta haren lanak Tate Modern galerian, New Yorkeko MoMA museoan eta Whitney Biennial erakusketan jarri dituzte ikusgai, besteak beste.
Filmagintza
Cet Air La (2010)
Slap the Gondola! (2010)
Papal Broken Dance (2009)
Tony Conrad, DreaMinimalist (2008)
Jaye Lady Jaye (2008)
Snow Beard (2008)
Manuelle Labor (2007)
Flying Saucey! (2006)
The Ontological Cowboy (2005)
Eat Your Makeup! (2005)
Electrocute Your Stars (2004)
Bird, Bath, and Beyond (2003)
Lunch Break on the Xerox Machine (2003)
Sanitarium Cinema (2002)
The Passion of Joan of Arc (2002)
Broken Blossoms (2002)
Loula Meets Charlie (2002)
The Touch Retouched (2001)
Chick-chick (2000)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.