The Capacity for Adequate Anger

HerrialdeaAlemania Año2021 Iraupena15 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaIngelesa ZuzendaritzaVika Kirchenbauer ArgazkilaritzaVika Kirchenbauer MuntaketaVika Kirchenbauer SoinuaVika Kirchenbauer Produkzioa Vika Kirchenbauer

Filmografia: The Capacity for Adequate Anger (2021), Untitled Sequence Of Gaps (2020),The Island Of Perpetual Tickling (2018), Welcome Address (2017), She Whose Blood Is Clotting In My Underwear (2016), You Are Boring! (2015), Please Relax Now (2014), Like Rats Leaving A Sinking Ship (2012).

Toronto International Film Festival, New York Film Festival, Festival du nouveau cinéma de Montréal, Doclisboa, Viennale, Pravo Ljudski Film Festival.


Estreinaldia Espainian 

 

Artista bat bere lehenengo banakako erakusketa prestatzen dabil. Film labur bat egingo du erakusketarako. Non dagoen eta nondik datorren pentsatzera eramango duen pelikula bat. Argazkiekin eta marrazki bizidunekin eginiko filma. Batez ere, argazkiekin. Irudi mugiezinak. Eta, irudi mugiezinen artean, pantaila beltza ia beti. Ia ohartzen ez bagara ere, zati batean irudirik gabe eginiko pelikula. Film eten bat. Etendurekin eginiko eta etendurei buruzko pelikula. Artistaren orainaren eta iraganaren arteko etendura. Artistaren familiaren eta artistaren beraren artekoa. Beraren eta bere buruaren artekoa. Haren klase soziala izan zenaren eta orain haren klasea denaren artekoa. Hitz egin nahi duenaren eta hitz egin dezakeenaren artekoa. Haren iraganaren -herri txiki bateko mutila, herritik ihes egiteko kirolari edo moda diseinatzaile izatearekin amets egiten duena- eta orainaren -herritik alde egin zuen artista- artekoa. Sentitzen duenaren (lotsa, kezka, sumindura) eta sentitu behar lukeela pentsatzen duenaren (haserrea, amorrua) artekoa. Artistaren ahotsa -off-ean, leuna, erritmo berezi batekoa- irudietan agertzen ez denaren bila dabil, munduen arteko jarraitutasunak, iraganaren eta orainaren artekoa. Zentzu bat bilatzen du, edo gutxienez, zentzuk batzuk. Zentzua, agian, jarraitutasun modu bat da, irudi batetik bestera igarotzea ahalbidetzen duena, jauzi egitea bereizten dituen etenduraren gainetik. Dena dela, beharbada, film honetan ez dago ez zentzurik ez soluziorik. Beharbada, horixe besterik ez dago, ikuspegi pertsonala, xehetasunez egina, zatiez, hauskortasunez, kontraesanez, istorio bat. 

Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.