Autobiografia bat egin al daiteke norbere heriotza ere sartuta? Hori da João Paulo Cuenca idazle eta zinemagile brasildarrak proposatzen digun jokoa. Behartuta sartu zen joko horretan 2008an bere nortasuna zuen norbait hil zenaren berri harrigarria jaso zuenean. Hemen berpizteak alderantziz funtzionatzen du: norbaitek bizi den pertsona baten izena lapurtzen du haren ordez hiltzeko, baina nor da pertsona hori? Cuenca-k, orduan, polizia-bilaketari ekiten dio, non, bera izango den bere buruaren detektibea. Dei bitxiak, aztarna faltsuak eta agertzen eta desagertzen den emakume misteriotsu bat. Fikzioa eta thrillerra errealitatezko azpilean zerbitzatuta daude. Norbaitek bere bizitzaren gidoia idazten badu, ezinbestean, protagonista izaten amaitzen du. Heriotza barne.