Yuri Shiller-en Ícarok Beckett-en maximoa jarraitzen du: “beti porrot egitea, hobeto porrot egitea”. Paisaiaren eta herritarren zinemagilea da, geldotasun zuhurraz betetako haren begirada handia balentriaz ohartzen ez diren —hiritik filmatzera etorrita ere—heroi anonimo horietako batengan kokatuko da oraingoan. Fedoseich anbulantzia-gidaria da Errusiako urruneko herri batean; herri horretan, oraindik zaldiarekin goldatzen dute eta belarra segaz ebakitzen dute. Lorategian haren bizitzako altxorra gordetzen du: hegazkin ultrarina, berak egina, eta egunen batean lurra uzteko erabili nahi duena. Elizaren bedeinkazioak eta herriaren begiradak —berarekin batera egiten du hegan— haren onespena dute. Lehen saiakeran 20 segundoz lurretik metro bat bakarrik altxatuko da, baina altuera edozein izanda ere, nahikoa hartzen du eguzkiak hegoak desegin ez ditzan eta gehien maite duen hartan bizitzen jarraitzen utzi diezaion; hots, ahaleginean.