Honakoa besti hau Vic Chesnutt-ek idatzi du, Benjamin Smoke-ko pertsonaia “Benjamin”-en omenez. Musikari biak – Estatu Batuetako hegoaldeko marjinatuak bi-biak- lagunak izan ziren. Georgiako Athens eta Atlanta hiri aurkaratuetan bizi ziren, eta elkarri animoak eman zizkioten ibilbide musikalean, bai eta aztura txarretan ere. Jem Cohen eta Peter Sillen-ek Vic eraman zuten T. Griffin-en estudiora, musika grabatu eta filmatzeko.
Jem Cohen
1962an, Kabulen jaioa, Afganistanen. New Yorken bizi da eta Estatu Batuetako underground zinemagilerik garrantzitsuenetakoa da. 1996ra arte, ibilbide nabarmena egin zuen bideoklip zuzendari gisa hainbat taldetarako; esaterako, R.E.M., Godspeed You Black Emperor! eta Elliott Smith taldeetarako. Fugazi taldeari buruz egin zuen Instrument (1999) lanak (hamabost urtez filmatua) ospea eman zion giro independenteetatik harata. Bere filmak mundu osoko jaialdietan erakutsi dira; esate baterako, Rotterdam eta Marfici jaialdietan.