Ezbairik gabe, hegaldia gehien filmatu duen eta idatzietan gehien goraipatu duen zinemagilea. Werner Herzog-ek aitortzen du eski jauzilaria izateko zuen amets moztuak gutxienez airea —eta ezdeusa dena— konkistatzea lortzera bultzatu zuela, kameraren eta zinemaren bitartez. Steinerren inguruan egindako erretratuak (Steinerri jarraitzen zion pista alboan eta hegalditik zentimetro batzuetara) aingeruzko une hori harrapatzen ahalegintzen den hagiografiaren aztarnak ditu, zeruko heroiaren hegaldi motelduan (%20ra). Hori jadanik gure ondare zinemazalean da Popol Vuh-en soinu-banda ordainezinarekin. Pelikula honetan, hesola bat dago, 160 metro ingurura jarritako hesola, eta puntu bat markatzen du; puntu horretatik aurrera gizakiaren muga gaindikatzen da. Hesola hori Herzog da, eta pasatzen duena haren zineman sartzen da.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 165
"> Zerrendara itzuli