Egileak adierazpen klasiko bat berraztertzen du, sobietar garaiko artxibo dokumentalen bitartez: emakumea laneko heroia denaren mito sozialista, hain zuzen.Komunismoak behera egin zuenean, emakume baserritar, langile eta nekazarien irudiak desagertu egin ziren irudikapen kolektibotik, eta gorputza eta edertasuna gurtzen dituzten balio eta irudi kapitalistak agertu ziren.Zuzendariak bi emakume eredu horiek eta eredu horietara heltzeko egin behar diren ahaleginak kontrajartzen ditu modu ironikoan.
Mare Trallasek (Estonia, 1967) 90. hamarkadan hasi zuen bere ibilbide profesionala, Estonian. Garai hartan, bere belaunaldiko diziplina arteko artista garrantzitsu bihurtu zen. Estoniako gizartean aldaketa izugarriak gertatzen ziren bitartean moldatu zituen bere lanak. Hala, aldaketa horien inguruko kritika zuzenak egin ditu, batik bat aldaketa horiek emakumeengan dauzkaten eraginen gainekoak. 1995ean Estoniako lehen arte erakusketa feministan (Est.Fem) komisario izan zen, Eha Komissarov eta Reet Varblanerekin batera. 1996tik Trallas Londresen eta Tallinen bizi da, tarteka, eta gizarte kritika egiten jarraitzen du.
Filmagintza
Love Me Tender (2010)
Fat Kid Pretty Kid if it’s not a Girl, (2009)
When Estonian Peasant meets Russian Miner or When Russian Miner meets Estonian
Peasant (2008)
Weeviews (2007)
Unforgettable Hits (2006)
Plovdiv (2001)
Felt Boots (2000)
DIY Tallinn Fashion House (1999)
Ice Drift (1996)
A Toy (1995)