Azken zortzi urteetan, Thomas Comerford zinemagile eta musikaria kameraren bitartez Chicagoko gizarteari eta politikari begi ematen aritu da (Figures in the Landscape, 2002; Land Marked/Marquette, 2005).The Indian Boundary Line pelikula sail horren jarraipena da. Estatu Batuen eta “indiar lurraldearen” arteko muga den Chicagoko “Rogers Avenue” errepidean (muga hori St. Louiseko itunean zehaztu zuten, 1816an),Comerfordek tokiko paisaiaren (landa ibilbide eta mahaien) eta paisaia sinbolikoaren arteko aldea irudikatzen du.Hausnarketa eta justaposizio bisualen bitartez, filmean azaltzen da lurralde horrek eta lurralde horretako historiak biztanleen bizitza eta harremana nola baldintzatu dituen, hondoan eta aldi berean “Mundu Berria” bilakatzen zen bitartean.
Zinemaldiak
London Film Festival; Antimatter Film Festival, Canada; Vancouver International Film Festival; Locarno International Film Festival; Gadabout Film Festival (Bloomington , IN); Flyover Film Festival (Louisville, KY).
Thomas Comerford (Ritchmond, Virginia, 1970) multimedia artista, musikaria eta Chicagoko Institutuko Arte Eskolako irakaslea da; zehazki, punk rockaren zinema eta historia irakasten ditu.Eskulturan eta ikasketa klasikoetan trebatu eta, gero, 90. hamarkadan, pelikulak egiten hasi zen.Bere obra erakusgai jarri dute Londres, Vancouver eta Locarnoko jaialdietan, San Frantziskoko Zinematekan, Gene Siskel Film Center delakoan eta hainbat eliza soto eta atzeko patiotan.Kaspar Hauser rock taldeko musikagile, abeslari eta ekoizle gisa, hainbat bira egin ditu Estatu Batuetako erdialdean eta ekialdean, eta hiru album argitaratu ditu.
Filmografía seleccionada
The Indian Boundary Line (2010)
Chicago - Detroit Split (2005-2006)
Land Marked/Marquette (2005)
Figures in the Landscape (2002)
ILLA CAMERA OBSCVRA (2001)
Départ (2000)
Fey Eyes Pin Holes Drums Hum (1999)
Sisyphus’s Cinema (1997)
In the File (1997)