Mendeetan zehar, urtero, udan, irailaren 8an, milaka inurri hegalari Inurrien Mendira itzultzen dira, Italiara, eta, bertan, arrak emea estaltzen du hegan doazen bitartean. Ernaldutako emeek beste inurri-kolonia batzuk sortzen dituzte, eta arrak lurrean hiltzen dira, mendiaren gailurrean eraikitako eta Inurrien Andre Mariari eskainitako santutegiaren oinetan. Turista, kuxkuxero eta eliztar ugari etortzen dira urtero gertakari bitxi hau ikustera, eta bizitzaren misterioaren lekuko bihurtzen dira.