«Irudi filmikoaren hedadurari buruzko hausnarketa garden eta eraginkorra. Lertxundiren zineman behin eta berriz agertzen diren elementuak, hala nola ate irekiak, itsasoa eta zerua, gainjarrita agertzen dira, bat egiten dute lurreko existentziaz haratagoko sentsazioa eraginez. Aldi berean, sortzeko egintzaren osagai materialari eta artisau lanari egindako gorazarrea da. Ideia hori filmaren iraupenean gauzatzen da: 16 mm-ko bobina baten metrajearekin bat dator, zehatz-mehatz ». Javier Estrada