Montenegroko paisaia basatienean barrena noraezean dabilen jende bakartia filmatzen espezialista; bere filmetako protagonista beti gizakia zeruertzean izan ohi da. Zehazki, The smoke heroien trilogia bateko hirugarren hanka da (berak horrela deitzen die kredituetan), mendietako kart-ak zeharkatzen dituzten Boka Kotorska-ko badia ederraren inguruan. Hirugarren heroi hau mendian gora doa aspaldiko bide beretik; urteko lau urtaroetan zehar berdin-berdin errepikatzen duen ekintza. Bere helburua beti berdina izango da: abandonatutako etxe batean suari piztuta eustea.