Alexander Mora Venancioren eta Jhosivani Guerrero de la Cruzen gorpuak San Juan de Cocula ibaian agertu ziren; Ayotzinapako Normal Rural ikastetxeko bi ikasle ziren. Bertsio ofizialak dio San Juan ibaian barreiatu zituztela ikasleen gorpuak. Haien izenak daramatzan ibai baten esperientzia bat da hau, kaleetan deiadarra eta gainezka egiten duen ibai batena.
Colectivo Los Ingrávidos
Los Ingrávidos kolektiboak 300 film baino gehiago egin ditu 2012az geroztik, eta ikus-entzunezko gramatika jakin bat desegin nahi du: korporatibismo estetiko-telebisibo-zinematografikoak erabili eta erabiltzen duena ikus-entzunezko ideologia bat modu eraginkorrean hedatzea bermatzeko, hala, haren bidez, herritarrengan gizarte- eta pertzepzio-kontrol etengabeko bati eusteko.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 161
"> Zerrendara itzuli