Garbitegian arropa zikinez betetako poltsa bat uzten dugunean, nork garbitzen eta tolesten du arropa? The Washing Society filmak New Yorkeko garbitegien munduan barneratzen gaitu, eta bertako langileen esperientziak ezagutarazten dizkigu; auzoetatik desagertuz doazela erakusten digu, eta barru-barruko eta etengabeko lana egiten dutela. Elementu narratiboak eta dokumentalak elkarren ondoan jarrita, gaur egungoa nahiz iraganekoa izan daitekeen garbitegiko langile baten eguneroko bizitzaren irudikapen onirikoa eta, aldi berean, hiperrealista egiten du.