DCP
Bizitza bat ere izan zitekeen egun bat. Emakume adintsu bat ere izan zitekeen gizon gazte bat. Amets bat ere izan zitekeen lokamuts bat. Tunisian, nahiz eta beste leku batean ere izan zitekeen: pelikula bat egiteko beharraren eta beldurraren, iraultza egiteko beharraren eta beldurraren arteko mugan. Horrelaxe bihurtzen da autoerretratu hau talde erretratu. Klandestinoa, baina zuzenean bihotzera: beste hasiera batera ere eraman zezakeen amaiera bat.
Doclisboa, New York Film Festival, London Short Film Festival, Festival Internacional de Cine de Gijón
Mouaad el Salem
2017az geroztik, Mouaad el Salem da zuzendaria, ekoizlea, kamarografoa, soinu teknikaria, editorea, aktibista eta bere lehen filmaren –This Day Won't Last– protagonista. Mouaad-ek Tunisian eta Europan bizi eta amets egiten du.