DCP
Jendetzak simulatzeko software bat tresna gisa erabil daiteke futbol zaleen memoria kolektiboan arakatzeko. Simulazioaren irudiek aurre egiten diete Liverpool Football Club-en zaleen lekukotasunei, gogoan dutenak gertaera tragiko baten esperientzia: Hillsborough estadioko tragedia 1989an, futbolaren izaera aldatu zuena. Estadioa gizartearen mikrokosmos bat izanik, haren bilakaera lotzen da azken hogeita hamar urteetan izan diren aldaketa sozialekin.
- Filmografia:
Spoglie (2018), Haptophilia (2016), Flotation Cushion (2016), Owning the Weather (2016)
Cinéma du Réel, ndieLisboa
Estreinaldia Espainian
Nicolas Gourault
Nicolas Gourault, 1991n jaioa, frantziar artista eta zinemagile bat da, formakuntza jaso duena bai arte garaikideko eskoletan, hala nola Le Fresnoy-n, Studio national des arts contemporains, bai eskola bisualetan, Ecole des Hautes Etudes en Sciences Sociales-en. Formakuntza bikoitz horrek blaitzen du artistaren obra, eta zubiak eraiki nahi ditu teknika bisualen eta kontzientzia politikoaren artean, hedabide berrien kritika dokumentalaren bitartez. Bereziki interesatzen zaio nola eraldatzen dituzten errepresentazio moduak eta kontrolatzen dituzten espazioak simulazioaren teknologiek, nahi ez diren gertakizunak prebenitzeko.