Gabino Rodríguezen proiektu bat
Hauen testu eta ideietan oinarritua: Andrés Solano, Arnoldo Galves Suarez, Martin Caparrós y Gunter Walraff
Zuzendari ondokoa: Luisa Pardo.
Zer esan nahi du demokraziak gaur egun Mexikon gutxieneko soldatarekin bizi diren 50 milioi pertsona inguru- rentzat? Zer espero dugu demokraziatik gaur egun? Zer espero dugu politikatik, demokraziatik harantz? Ekono- miak politikarekin esperimentatzeko modua eta espero duguna baldintzatzen ditu. Premisa horretatik abiatuta, Tijuana dokumentalak Gabino Rodríguezen esperientzia aurkezten du, sei hilabetez Santiago Ramírez bihurtua, Tijuanako (Behe Kalifornia) biztanlea. Egoera espezifiko batean bizi behar izan zuen, bere ohiko mundutik urrun; inkomunikatuta egon zen, eta inguruko fabrika batean lanean aritu zen, gutxieneko soldataren truke. Dokumenta- lak esperientzia hori kontatu nahi du, eta irudikapenaren aukerak aztertu. Beste bat izatea, beste pertsona baten bizimodua izaten saiatzea. Beste baten plantak egitea. Ez al da hori antzeztea?
(Proiektu hau La democracia en México 1965-2015 seriekoa da) PROKLAMA arte bizien programarekin lankidetzan antolatua. Azala eta Artiumek elkarlanean antolatzen duten egitaraua da PROKLAMA. Oraingo honetan, PROKLAMAK DFeria-ren lankidetza eta Iberescenaren laguntza du.