Guzzeti-k, iraganeko argazkiak berpizten espezialistak, ahalik eta gehien moteldutako orainaldi bat eskaintzen digu, errealitatea ahalik eta gehien luzatzeko ariketa amaierarik eduki ez dezan. Metropoli handiko kaleetako iheskortasuna desagertu egiten da. Inork ez du korri egiten, denak airean daude eta Bostonek eta Manhattanek euren aurpegirik irrealena azaltzen dute, pausatutako betierekotasunaren tempo bat.