Tótem

Año2022 Iraupena65 min. Proiekzio formatuadigitala-artxiboa DCP KoloreaKoloretan HizkuntzaGaztelania HelbideaUnidad de Montaje Dialéctico GidoiaUnidad de Montaje Dialéctico ArgazkilaritzaUnidad de Montaje Dialéctico SoinuaSinewavelover MusikaSinewavelover Produkzioa Unidad de Montaje Dialéctico & Pequén Producciones

Edizioa: Unidad de Montaje Dialéctico

Koprodukzioa: Talipot Studio & General Expenses

Bogotako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia 

Estreinaldia Europan

Gidoia, zuzendaritza, edizioa eta fotografia: Unidad de Montaje Dialéctico. Produkzioa: Unidad de Montaje Dialéctico & Pequén Producciones. Koprodukzioa: Talipot Studio & General Expenses. Soinuaren diseinua eta musika: Sinewavelover.

 

Naturan ez dugu inoiz ezer isolaturik ikusten, baizik eta aurrean, ondoan, azpian edo gainean duen beste zerbaitekin lotua dago gauza bakoitza. Hori zioen Goethek, Eisensteinek aipatua. Totem, Unidad de Montaje Dialéctico izeneko taldearen lana, konexioz egina dago. Irudiaren eta soinuaren artean, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren artean, saiakeraren eta narrazioaren artean. Tótem bi ahotsez egindako filma da: ahots bat, Mexikoko bortxazko desagerpenei buruzko saiakera egiten duena (haien istorioa, formak eta kausak), eta beste ahots bat, desagertutako olmeka buru baten bilaketa ibai baten hondoan kontatzen duena. Baina Tótem ez dago hitzez bakarrik egina, irudiz ere egina dago. Irudi horiek ez datoz bat hitzek diotenarekin, eta, hala ere, pixkanaka-pixkanaka bat egiten dute, elkarrengandik urrun eta aldi berean hurbil: txalupa baten hondarretan olmeka buru bat ikusten hasten da gure burua, txori-saldo batean erakunde kriminalen ugalketa ikusten dugu. Une oro, benetan entzuten eta ikusten duguna baino gehiago ikusten eta entzuten ari gara, irudiaren eta soinuaren arteko topaketan zerbait gehiago sortzen baita, zentzu bat eta forma bat. Baina, gainera, filma ez da konformatzen iragana eta oraina deskribatzearekin eta aztertzearekin. Desagertuak aurkitzeko borrokan ari direnen oraina deskribatuz, beste errealitate posible bat proposatzen du. Iragana kontatuz, oraina deskribatuz, etorkizuna proposatzen du.

Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.