Nazioarteko estreinaldia
Alan Berliner bere lagun, lehengusu eta aholkularia den Edwin Honig-en azken urteak dokumentatu ditu. Honig poeta, itzultzaile, kritikari eta irakasle ospetsua da. Honig-ek azken urteak Alzheimer gaixotasunaren amildegietan pasa ditu. Beste ohore askoren artean, Espainiatik eta Portugaldik ohorezko aitorpenak jaso zituen Lorca, Calderón eta Pessoaren itzulpen seminalak medio, irakurle anglosaxoiei literaturako erraldoi horien lana irakurtzeko aukera eskaini baitzien. Sei film laburreko suite horretan erakusten da memoria eta hizkuntzaren domeinua gal zezakeen poeta eta artisaua, baina pertsonaia horrek erritmoari, errimari eta musikaltasun gorenari eusten die oraindik. Eta batez ere, duintasunari.
Zinemaldiak
New York Film Festival
Alan Berlinerrek zine esperimentala, zentzu estetikoa eta audientziarentzat erakargarria dena entsegu filmikoetan konbinatzeko duen gaitasun harrigarriari esker, Amerikako errealizadore independenterik onartuenetarikoa izatera iritsi da. New York Times aldizkarian haren obra honela deskribatu da: “indartsua, konbentzitzeko modukoa eta gazi-gozoa,… gatazkaz eta kontraesanez josia, teknikoki berritzailea,… Alan Berlinerren lanak erakusten du arteak bizitza aldatzeko duen boterea”.
Filmagintza
Translating Edwin Honig: A Poet´s Alzheimer (2010)
Wide Awake (2006)
The Sweetest Sound (2001)
Nobody's Business (1996)
Intimate Stranger (1991)
The Family Album (1988)
Everywhere at Once (1985)
Natural History (1983)
Myth in the Electric Age (1981)
City Edition (1980)
Lines of Force (1979)
Color Wheel (1976)
Four Corner Time (1976)
Patent Pending (1975)