Holokaustoari buruzko filma? Trenei buruzko filma? Bi gauzei buruzko filma da, eta, bertan, dramaturgia eta zinema eskutik doaz Sérgio Tréfaut-en azken proposamenaren aurrean. Ahotsak gauean, trenak laino azpian, biluzik dauden gorputzak Europako ekialdea nazien sarraskiaren mamuek gidatuta zeharkatzen duen trenaren bagoietan. Bi zalantza: Bat: Holokaustoa beste era batera kontatzerik balego, beharbada izango da inoiz ez delako osorik kontatu. Eta bi: Auschwitz garaian poesia izan bazen, beharbada izango da geroago ere izan daitekeelako. Helmuga bakarra duten bidaiariak, Treblinka eremua, Poloniaren ipar-mendebaldean, itzultzeko txartelik gabe, ikaragarriena. Oraina, iragana eta etorkizuna irudian batzen dira, izu naziaren esplorazioa egiterakoan beldurrez jarrita eta lekukotza pertsonalak islatuta, lehen pertsonan egiten duen dramatizazio liluragarriarekin.