16 mm. Zuri-beltzean. Soinurik gabe
Poughkeepsieko (New York) Vassar College arte-galerian egindako Twenty-Six by Twenty Six (Hogeita sei bider hogeita sei) erakusketaren esparruan, Matta-Clarkek performance bat sortu zuen udaberriko ugalkortasun-erritualak inspirazio-iturritzat hartuta. Hura egiteko, egitura bat prestatu zuen zuhaitz handi baten adaburuan, eskailerak, sokak, eta beste material batzuk erabiliz.