Ibilgailuak São Pauloko errepideetan, familiako argazki zaharren plano bat eta over-eko ahotsa: Arthur Alvaro de Noronha medikua Paristik Brasilera bueltatu da, Europan medikuntza ikasketak amaitu ondoren. Arthur familiarekin, Arthur Parisen, eta ahotsa berriz ere: sendagilea Andre Breton, Paul Eluard, Max Ernst eta Picassoren lagun izan zen.Omarrek modu horretan hasi zuen mesianismo indigenara bihurtu den asmatutako mediku baten biografia surrealista.“Fikziozko dokumental antropologikoa” dela esaten dute. Izenburua Levi-Straussek Brasilgo etnografiaren inguruan idatzitako memoria liburuaren berbera da. Halaber, Oswald Andraderen Manifestu Antropofagoaren abangoardia kanibala ageri da, behin eta berriz.
Arthur Omar. Kritikariek diote ezerk ezin dezakeela eten Arthur Omarren lanetako irudi, hitz, soinu eta ideia oldea.Brasilen jaio zen, Poços de Caldas herrian, 1948an. Artista polifazetikoa da: zinemagilea, argazkilaria, musikaria, poeta eta margolaria.Muturreko ekarpenak egin ditu arlo guztietan, eta ekarpen horiek lengoaiak eta teknikak aldatu zituzten. Omarren lanetan beti ageri dira estasi estetiko eta sentsoriala, gizarte indarkeria eta metafora bisualak. Brasilgo errealitatearen ikonografia berri baten bila ibiltzen da beti. New Yorkeko MOMAn eta Banco do Brasil kultur zentroan Omarren lanaren atzera begirako jardunaldiak egin dituzte eta bere obrak erakusgai jarri dituzte, besteak beste, ARCOn (2000 eta 2003), Valentziako Bienalean (2000) eta Koreako Arte Garaikidearen Museoan (2002).