Mundu mailako estreinaldia
Ion Berlinen bizi zen. Ion Marta neska-lagunarekin bizi zen. Ionek bi kamera zituen, bata 16mm-koa eta bestea bideokoa. Eta Ionek kamerekin unibertso txikia erretratatzen zuen: logela, pisu-kideak, neska-laguna, taberna, tatuajeak eta kale asko. Egun batean, ordea, Martak Ion utzi zuen. Espazio berak, baina neska gabe, etxe bera orain hutsik.