Bigarren proposamenaren begirada bertikala itsasoko zeruertzean oinarritzen da. Norvegiako itsasoan filmatu zen gas-plataforma batetik partida bikoitzarekin: egunsentian eta ilunabarrean. Hemen enigma nahasketan dago; hau da, Austriako artistak bi itsaso horiek irudian jartzen ditu, bata ahoz gora eta bestea ahoz behera, eta biak elkartzen direnean sor daitekeen zeru bakarra ikusten dugu, galderaz betetako zeruertz kezkagarria.