Zertan ari gara elkarrekin? Galdera errepikakorra Dora Maar eskolako zinema taldeko ikasleentzat, eta haiekin lau urtez lanean jardun zuen Éric Baudelaire-rentzat. Boterearen, indarkeria sozialaren eta nortasunaren irudikapenak dakartzan galdera politiko horri erantzun ahal izateko, ikasle bakoitzaren berezitasunak aintzat hartuko zituen forma zinematografiko bat bilatu behar izan zuten, baina taldearen funtsa ere alde batera utzi gabe. Zer egiten dugu elkarrekin, dokumental bat edo fikzio bat ez bada? Film dramatiko bat, agian; film horretan, denborak bere lana egiten du ikasleen gorputz eta diskurtsoen gainean, eta bakoitzak bere izenean hitz egiteko aukera deskubritu genuen, besterentzat filmatzen ari denean, eta filmaren egilekide ez ezik, nor bere bizitzaren subjektu ere bihurtzeko aukera.
Éric Baudelaire
Éric Baudelaire Parisen kokatutako artista eta zinemagilea da. Politologo ikasketak egin ostean, Baudelaire artista bisual bihurtu zen, ikerketan oinarritutako jardunarekin. Bere film luzeak –"Also Known As Jihadi" (2017), "Letters to Max" (2014), "The Ugly One" (2013) eta "The Anabasis of May and Fusako Shigenobu, Masao Adachi and 27 Years Without Images" (2011)– zinema jaialdietan oso ezagun izan dira, Locarno, Toronto, New York, FID Marsella eta Rotterdam-en.