UNAKULUK, DEAR LITTLE ONE

Año2005 Iraupena46 min. HelbideaMarie-Hélène Cousineau
Estreinailia Espainian
Artikoko emakume zinemagileen lehen elkartearen, Arnait Video Productions delakoaren, lan bat da. Pelikulan Inuit komunitate indigenako familia harremanak esploratu dituzte, lehen pertsonan. Komunitatearen ohituren oinarriak dira elkartasuna eta elkarlana, eta ohitura horiek zaintzaren etikan ere aplikatzen dituzte; hala, adopzioa gauza arrunta da. Halaber, Marie-Hélène Cousineauk Maria Kunukekin batera zuzendutako pelikula hau elkarlan zinema feministaren korrontekoa da; izan ere, betiko adierazpide dokumentala (“nik zutaz hitz egingo dut, haientzat”) alde batera utzi dute eta adierazpide barne-hartzailea proposatu dute: “guk zuri hitz egingo dizugu, gutaz”.
Zinemaldiak
Festival de Cine y Vídeo Indígena Americano de Nueva York 2006.

Marie-Hélène Cousineau

Marie-Hélène Cousineauk Arnait Video Productions sortu zuen Mary Kunuk eta Madeline Ivalurekin batera. Arnait Video Productions Artikoko emakumeen lehen konpainia independentea da; konpainiaren asmoa da talde horren balioak eta ikuspegiak ezagutzera ematea eta zabaltzea. Cousineauk ikus-entzunezko piezak zuzendu eta ekoiztu ditu Arnaiten, Unakuluk, Dear Little One barne.
Filmagintza haitatua
The Fast Runner (Atanarjuat) (2001)
Unakuluk, Dear Little One (2005)
Before Tomorrow (2008)
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.