Pelikula honetan aulki bat agertzen da zerumugan, nekatuta dagoen zinemagilea esertzeko aulkia, azken ametsa bete dezan: haizea harrapatzea. Ez du axola nongo basamortutan edo Asia galduko zein puntutan jarriko den aulkia; izan ere, akiturik dagoen zinemagilea hara helduko da beti egin duena egiteko; hau da, itxarotea. Eta horri buruzko pelikula ere bada: haizearen puntualtasun ezari buruzkoa. Ivens maisuaren arabera, zinema ikusezina harrapatzean datza –euriarekin egin zituen praktikak 1929. urtean-, eta zinemagilea ahalegintzen da haizearekin duen hitzordura egunero joaten, beste aldea beti atzeratzen den arren. 90 urterekin eta jadanik betetako karrera bikainarekin, Joris Ivens-ek bere beteranotasun osoa erakusten du azken opari honetan. Haizearen bila, poetikaren motxila bidean ateratako kondaira guztiekin betetzen du: kometen erakusketa, aireak ufako basatiarekin sortzen duen maskara, haize guztiak gordetzen dituen kutxa. Azken finean, Holandako zuzendariak hil aurretik utzitako kantua da, arintasunari egina Marceline Loridan emaztearekin eta zinemagilearekin batera, Baionako Michel Portal klarinete-jotzailearen aire-notek maisuki lagunduta.
/expert/htwebs/www.puntodevistafestival.com/public/pelicula.php on line 161
"> Zerrendara itzuli