Batzuetan ezinezkoa den arren zinemaren eta egiaren arteko distantzia txikiagotzea, film batzuek pentsa genezakeena baino gehiago erakusten dute. Horren adibide dugu horrenbeste denboraz albora utzia izan den zinema erabilgarriaren korpusa -mandatuz egindako filmak, babesledunak, hezitzaileak eta industrialak-, eta etxeko filmak, subkontzientetik jaio direla ematen duen lan argigarriak. Prelinger Archives ez-fikziozko eta etxeko filmen munduko bilduma handienetako bat da, eta programa hau bertatik abiatuta eraikia izan da; hainbat etorkizunen erretratu profetikoa egiten du, zinemagileen baitatik hitz egiten duten begitazioen bidez.