16 mm. Zuri-beltzean
Vertical Air, Ameriketako Estatu Batuei buruzko azterketa liriko bezain kritikoa, izan zen Fenzek Ishmael Wadada Leo Smithekin egin zuen lehengo lana. Fenzen irudi sorkuntza berritzaileak argi uzten du abangoardiako zinemako musika bisualaren tradizioan dituela sustraiak, Hy Hirsh, Len Lye, Norman McLaren eta Harry Smith aitzindarien filmak izanik horren gorpuzketa.