Lan honetan, hiru zinemagileren belaunaldiarteko batasuna agertzen da, eta artistak berez parte-hartzailetzat dituzten botere-egituretarako aukera alternatiboak bilatzen dira. Emakume horietako bakoitzak berari ez dagokion gai bat hartzen du gunetzat. Vever Maya Derenek eta Barbara Hammerrek bukatu gabe utzi zituzten zinema-proiektuetatik sortu zen. Hamerrek 1975ean Guatemalan barna motozikletan egindako bidaiaren kokagune urrutienean grabatu zen filma, eta Derenek 1950ean Haitira egindako bidaian porrotari, topaketari eta iniziazioari buruz egin zituen hausnarketak tartekatzen dira.
Deborah Stratman
Deborah Stratmanek boterea, kontrola eta sinesmena aztertzen ditu bere film eta pieza artistikoetan. Kolaborazio, beka eta kidetza asko izan ditu; aipatzekoak dira, besteak beste, Fulbright-ekoa, AEBko Collinsekoa, Guggenheimekoa eta Sundance Art of Nonfictionekoa, eta haren lanak munduko leku askotan erakutsi dituzte, hala nola New Yorkeko MoMAn, Pompidou zentroan, Los Angeleseko Hammer Museoan, Whitney Biennial erakustaldian, Austriako Zinema Museoan, Berlinale jaialdian, Viennale jaialdian eta TIFF jaialdian. Chicagon bizi da, eta, eskolak ematen ditu Illinoiseko Unibertsitatean.